Palestinatik itzuli berritan hitzaldia egingo du bihar Talin Feld Gleiserrek
Eguneroko bizitza Palestinan, judutar bat Zisjordanian hitzaldia eskainiko du bihar Tali Feld Gleiserrek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 18:30ean. Ondoren, 20:00etan, palestinarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deituta dago Areizaga-Kalebarren plazan.
Talin Feld Gleiser judutar-txiletarra da. Palestinatik etorri berri da, eta bertatik bertara ikusi du Gazan gertatzen ari dena. Feld Gleiserrek judaismoa eta sionismoa ez direla gauza bera defendatzen du, eta Israelgo kolonoek okupatutako lurraldeetan arabiarren kontra egiten dituzten gisa guztietako «bidegabekerien» lekukoa izan da. Gazaren kontrako bonbardaketak «ikaragarri basatitzat» jo ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide