Urretxu eta Zumarragako giza proba taldeak Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du
Larunbatean Gipuzkoako giza proba txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Aian. Berrobi nagusitu zen, Tarinak-Deba bigarren sailkatu zen eta Urretxu eta Zumarragako Urola Garaia taldea hirugarren. Berrobi eta Urola Garaia sailkatu dira finalera. Bertan, Heldu-Orio eta Andutz-Itziar taldeak ere lehiatuko dira. Finala ere Aian jokatuko dute, abuztuaren 3an.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide