Azalaren minbiziari buruzko informazioa banatzen ari dira Areizaga-Kalebarrenen
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteko bi kide azalaren minbiziaren gaineko informazioa banatzen ari dira orain Areizaga-Kalebarren plazan. Gipuzkoako hainbat herritan uztailean egindako kanpaina ekarri dute Urretxura eta Zumarragara. Helburua minbizi mota honen gaineko “mitoak haustea” da Maider Sierra elkarteko teknikariaren hitzetan.
Elkarteko zenbait boluntariok inkesta bat egitera gonbidatzen ari dira plazatik pasatzen direnak eta, inkesta hori eskuan, Olaia Duarte elkarteko beste teknikariak azalpenak ematen dizkie eta melamina proba egin ere. Minbiziaren aurkako elkartearen autobusa ordu batak arte egongo da plazan. Kanpainari etzi amaiera emango diote.
Maizen sortzen den minbizi honi buruzko informazio gehiago bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide