Gaur goizean
Ignaziotar Lurraldearen webgune berrituaren aurkezpena egin dute Zumarragako Antio interpretazio zentroan. Webgunea sakelakoetatik informazioa era errazean lortu ahal izateko egokitu dute. Webgunearen berrikuntzarekin informazioa eskuratzeko era erraztu diote bisitariari. Informazioa bost hizkuntzatan eman dute, katalana barne. Teknologia eguneratzeaz gain, edukiak eta diseinua ere berritu dituzte. Edurne Etxeberriak esan duenez, “itxura garbia, modernoa eta irisgarria eman nahi izan diogu publikoarentzat informazioa lortzea erraza izan dadin”. Mikel Serrano Zumarragako alkatearen hitzetan, “bisitari katalanak estrategikoak dira guretzat”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide