Zumarragan 2017ra arteko Euskara Biziberritzeko Plana onartu du udalbatzak
Zumarragako osoko bilkuran 2017ra arte indarrean egongo den Euskara Biziberritzeko Planaren alde bozkatu zuten alderdi guztiek. Transmisioari erreparatuko diotela, eta euskara kirol esparruan eta administrazioan sustatu nahi dutela esan zuen Vicky Badillo euskara zinegotziak. Bilduko Montse Garciak egungo egoeraren diagnostiko bat faltan sumatu dutela adierazi zuen, «hizkuntza irizpidearen gaiari heldu behar zaiola uste dugu». Badillok arrazoia eman zion Garciari, «lanean ari gara irizpideak txertatzeko modu egokiena zein den ebazteko».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide