Urretxuko eta Zumarragako Harrera elkarteak San Joan eta Santa Isabel jaietan saldutako txartelen zozketa egin du Antion, eta Ina Odriozola zumarragarrari egokitu zaio lehenengo saria –argazkian Antion saria jasotzen–. Bigarren zenbaki sarituaren jabea ez da orain artean agertu. Bigarren zenbaki saritua 55.133 da eta ordezkoa 53.799. Abuztuaren 15era arte irekita egongo da saria jasotzeko epea 680 16 30 19 telefonora deituta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide