Heriotzarik gabeko arrantza Urola errekan
Ez dira egun gutxi bidegorriko zubietan, Urretxuko eta Zumarragako hirigunean bertan, oinezkoak geratu eta adi-adi errekara begira geratzen zirela. Urola errekan Mikel Hurtado (Urretxu, 1971) arrantzan ari zen, gomazko bota berdeak jantzita, eta euli-arrantzak berezkoak dituen soka luzeko kanabera eskuan zuen. Amuarrainak arrantzatzen ditu Urola errekan, amua bota, eta behin irensten dutenean eskuetan hartzearekin batera aske uzten ditu berriro. Heriotzarik gabeko arrantza egiten du Hurtadok.
Bihar Goierriko Hitzan Hurtadori elkarrizketa
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide