ArcelorMittaleko langileen ordezkariak eta zuzendaritza bilduko dira arratsaldean
Gaur 16:00etan bilera egingo dute ArcelorMittaleko Zumarragako plantako langile batzordeko kideek eta multinazionalaren ordezkariek. Langileen ordezkariek esan dutenez bilerara “entzutera” doaz. Aurreko astean lantegia aldi baterako itxiko dutela jakinarazi zien zuzendaritzak, hala ere, jakinarazpen hori ukatu gabe multinazionaleko iturriek ez dute itxiera hitza erabili eta egoera txarra dela onartuta ere, lantegia ez ixteko ahaleginetan ari direla esan dute. Ikusteko dago gaurko bilerak emango duena, inor ez da aurrerapenik egiten ausartu; edozein kasutan, sindikatu bateko ordezkariak “egia ez diren gauza asko” esaten ari direla nabarmendu du, “guri ez digute inolako eperen berri eman”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide