‘Her’ pelikulak irekiko du zineklub denboraldia
Butak21 zineklub taldeak irailaren 26an ekingo dio udazkeneko zineklub denboraldiari. Her filmarekin hasiko dira; iaz Spike Jonze zuzendari estatubatuarrak osatutako filma da. Teknologia berrien eta gizakiaren arteko harremanen inguruko gogoeta egiten dute bertan.
Sarrera 4 euroan salduko dute, baina denboraldirako bonua egiteko aukera ere badago; 35 euroko bonuak zine komertzialerako eta zinekluberako balio du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide