Kalakan&Friends ikusteko sarreren zozketa bihar egingo dute
Aurtengo Antioko Musikaldian Kalakan&Friends taldearen emanaldiak sortu du ikusmirarik handiena. Zumarragako Udalak zaleei aurrez izena emateko eskaera egin zien, eta 638 lagunek izena eman dute. Kontuan izanda bakoitzak bi lagunenentzako gonbidapena jasoko duela, bikoiztu egiten da eskaera kopurua. Edozein kasutan, zozketa bihar egingo dute 13:00etan Zelai Arizti kultur etxean. Antioko baselizan 500 lagunentzako tokia dago. Horrenbestez, behin zozketa eginda kultur teknikariek zerrenda osatuko dute eta arratsaldean bertan ikusgai egongo da kultur etxeko sarreran.
Antioko 31. Musikaldia etzi hasiko da. Donostiako Talde Barrokoak emango dio hasiera, eta haien errepertorioan Vivaldi zein Haëndel musikarien piezak nagusituko dira. Kontzertua 19:30ean izango da eta udalak doaneko autobus zerbitzua jarriko du 19:00etan Antiora igotzeko Elizkaletik aterata.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide