Txirrindulari bat zauritu da Urretxu eta Azpeitia arteko errepidean
Txirrindulari bat zauritu da Urretxun (Gipuzkoa) auto batek harrapatuta. Ezbeharra GI-631 errepidean izan da eguerdiko ordu batak pasatxo. Istripua Azpeitiko noranzkoan gertatu da. Zauritutako txirrindularia Zumarragako ospitalera eraman dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide