Niko Etxart Kalakan taldekoekin igoko da Antioko taulara
Kalakan taldeko hiru musikariak ez dira bakarrik egongo etzi Antioko baselizan egingo duten kontzertuan. Antioko taula gainean, beraiekin lagun kuttun sorta bat izango dute, hala dantzariak nola musikariak. Azken orduko aldaketa bat baino gehiago egon da Kalakan taldearekin Antio baselizako taulara bihar igoko diren artistei dagokienez. Niko Etxart kantaria, Stepahen Deheselle, Marion Motin eta Ane Anza dantzariak sartu dira azken orduan arrazoi bat edo beste tarteko Kalakan taldearen lagun taldean.
Aurrez iragarri bezala, Iparraldeko hirukotearekin Katia eta Marielle Labeque piano jotzaileak izango dira Antioko kontzertuan, Oreka Tx taldeko lagunak bidaide izango dituzte eta Easo koruko hainbat kide ere bertan izango dira. Jamixel Bereau Kalakan taldeko kidearen hitzetan, «badira arrazoi artistiko asko zehazki lagun hauek aukeratzeko eta adiskidetasuna arrazoiak ere bai. Bihar gure artean dagoen hori ere entzungo dela espero dugu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide