Cyberdyne Inc. enpresako presidenteak Suit Hal robota aurkeztu du Labeagan
Urola Garaia Mankomunitateak arlo soziosanitarioaren alde egindako apustuaren barne, Uggasak robot bidezko errehabilitazio zentroa ireki nahi du Urretxun, Cyberdyne Inc. enpresa japoniarrarekin batera. Atzo, Cyberdyne enpresako presidentea, Yoshiyuki Sankai, Urretxun egon zen. Ospitaleko arduradunekin eta UGLEko irakasle eta ikasleekin elkartu ondoren, Labeaga aretoan prentsaurrekoa eman zuen. Bertan, Martin Garitano ahaldun nagusiak parte hartu zuen. Izan ere, egitasmoak Aldundiaren babesa du. Prentsaurrekoaren ondoren, bertan bildutako herritarrei bere enpresaren jardunaren berri eman zien. Bukatzeko, robotak nola funtzionatzen duen erakutsi zuen eta herritarren galderak erantzun zituen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide