Goierriren saskibaloi saileko neskak Alemanian egon dira
Joan zen astean Goierri kirol elkartearen saskibaloi saileko senior taldeko neskak Urretxurekin anaituta dagoen Schwarzenbruck herrian egon ziren. Ostiralean bertako alkateak ongi etorria egin zien eta opariak trukatu zituzten. Arratsaldean, Nuremberg-eko alde zaharra eta bertako volkfest-a bisitatu zituzten. Larunbatean AYMA-Goierri saskibaloi taldeak POST SV Nürnberg taldearen aurka jokatu zuen. Euskaldunak nagusitu ziren, 48 eta 53. Ondoren, Schwarzenbruck-eko Karwa taldeko gazteek eta udal ordezkari batzuk Goierrikoek prestatutako afaria dastatu zuten, trikitilariek lagunduta. Igandean, Schwarzenbruck-eko anaitzako arbolari Gernikako Arbola kantatu eta bilera bat egin ondoren, etxera itzuli ziren. Goierri kirol elkartekoek eskerrak eman nahi dizkiete Schwarzenbruck-eko herriari eta udalari eta bereziki Horst Blos euren lagun minari.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide