Bisitari kopurua bikoiztu egin da aurten Goierri garaiko herrietan
Aurten 42.309 bisitari jaso ditu Goierri garaiak urtarrila eta abuztua bitartean. Iazko datuen bikoitza da. Kopuruak Urola Garaiko Garapen Agentziak (Uggasa) eman ditu, «kontuan izan behar da Zumarragako Interpretazio Zentroa aurreko apirilean ireki zutela, eta horrek bisitari kopuruan eragin du». Udari dagokionez, uztaila eta abuztua bitartean 12.909 bisitari izan dira Goierri garaian. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museotik hasi eta Legazpiko Mirandaola burdinolaraino dauden turismo baliabideetan zenbatu dituzten bisitariak dira. Udako bisitari gehienak katalanak, madrildarrak eta valentziarrak izan dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide