Alustiza, Salamero, pintura, poesia eta panpinak
Igor Alustiza margolari urretxuarrak eta Andoni Salamero olerkigile zumarragarrak Pipitaki, papataki, panpinen munduan nork daki… erakusketa sortu dute non pintura eta poesia uztartzen diren. Margolan bakoitzari poema bat eskegi diote, edo olerkia mihisearen alboan jarri diote, edo kontakizun batekin lagundu diote margolanari. Alustizaren kolore biziko eta, itxuran naïf diren margolanei, Salameroren hitz jokoak, haikuak eta olerkiak gehitu dizkiete. Margolanak nork bere etxeko hormetan zintzilikatzeko edota elastikoetan janzteko modukoak dira, Salameroren poemak lagun. Erakusketa bihar inauguratuko dute 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide