Doako hastapen ikastaroak egingo dituzte Ispillan
Ikasturtean zehar Zumarragako Ispilla kiroldegian landuko dituzten kirol-jardueren berri emate aldera, doaneko hastapen ikastaro ugari egingo dituzte datorren astean. Barruko txirrindularitza, gazteentzako barruko txirrindularitza eta giharrak lantzea helburu duen soinketa tailer berria.
Datorren asteartean hasita, irailak 23, goizez eta arratsaldez hiru kirol jarduera horiek lantzeko aukera emango dute Ispillan. Asteartean bertan giharrak sendotzeko –body tono delakoa– eskaintza berria probatzeko aukera emango dute goizez zein arratsaldez; iluntzean barruko bizikleta saioa egingo dute. Asteazkenean, hilak 24, iluntzean barruko bizikleta landu ahal izango da. Ostegunean, hilak 25 goizean nahiz arratsaldean barruko bizikleta eta iluntzean body tono.
Hastapen saioak ostiralean, hilak 26, eta irailaren 29an ere egingo dituzte. Ondoren, izen-emateak zabalduko dituzte Zumarragako kiroldegian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide