Goierri kirol elkarteko mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako
Goierri kirol elkartearen mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako. Autobusa 07:30ean irtengo da. Mendizaleak Echora eramango ditu eta hauek Gabas mendizerran ibiliko dira. Remilez, La Cuta, Punta de Gabas eta Puntal Alto de lo Foraton mendiak igoko dituzte. Ondoren, Lizarara jaitsiko dira. Bertan lo egin ondoren, igandean Bozo lepora joango dira. Llana del Bozo gailurrera igoko dira eta ondoren Candanchura jaitsiko dira. Bihar (osteguna) da izena emateko azken eguna. Bazkideek 24 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek 30.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide