Kirmen Uribe izango du bidelagun Easo abesbatzak etzi, Antion
Kirmen Uribek (Ondarroa, Bizkaia, 1970) Easo gizonezkoen abesbatzari lagunduko dio bihar, Antioko Musikaldiaren baitan eskainiko duten emanaldian. Uribek hainbat poema irakurriko ditu koruaren kantuen artean. Kontzertua etzi izango da, 19:30ean Antioko baselizan, Zumarragan.
Bihar, Goierriko Hitzan Uriberi elkarrizketa laburra emanaldiaren harira, hona elkarrizketaren zatitxo bat:
Whitman, Hölderlin, Dickinson, Wilde eta Arrese ekarriko dituzu. Zergatik poeta horiek?
Iparragirreren lana bere garaian jarri nahi genuen. Orain arte Iparragirre isolatuta hartu da, bere lana eta bere bizitzan Euskal Herrian soilik kokatuz. Guk fokua zabaltzea erabaki dugu, ezen XIX. mendean Euskal Herrian gertatu zenak lotura handiak baititu garaiko Europako eta Amerikako Estatu Batuetako pentsamendu eta iraultza estetikoekin; gizabanakoaren aldarria, kultura herrikoiarena, ahaztutako herriak…
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide