Kupoitzarrak 30.000 euro utzi ditu Zumarragan
Once erakundeko kupoitzarrak sari potoloa utzi berri du Zumarragan. Hamar urtetan zenbaki berarekin jokatu duen zumarragarrak 30.000 euroko saria jaso du. Kupoia Ana Rosa Martinek saldu dio Zumarragako hirigunean bertan. Martinek Kalebarren-Areizaga plazan dagoen kioskoan kupoiak saltzen ditu. Irabazlea aspaldi ezagutzen duela dio, «saria niri egokituz gero, beharbada ez nintzateke hain pozik egongo. Saltzaile batentzat horrelako sariak ematea goia jotzea da». Martinek sariaren berri izan bezain pronto sarituari deitu ziola eta berarekin hitzordua egin zuela dio, «berari saria eman ahal izatea itzela izan zen, agian hamar urte baino gehiago dira zenbaki berarekin jokatzen duela».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide