Txistularien Alardea eta The Sparteens taldearen kontzertua
Urretxuko jaien barruan, musikaz betetako eguna izan zen larunbata. Lizarriturri taldeak antolatuta, urteroko Txistularien Alardea egin zuen Iparragirre plazan. Herriko hainbat taldetako musikarik, dantzarik eta kantarik ere parte hartu zuten emanaldian. Gauerdi partean berriz, The Sparteens Ipar Euskal Herriko taldearen txanda izan zen. 50 eta 60ko hamarkadetako musika estiloan moldatutako euskal abesti ezagunak jo zituzten, Gernikako Arbola plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide