Urretxuko jaiak amaitzera doaz. Ostiralean Goierri kirol elkarteko areto futbol sailekoak izan ziren protagonistak, eurek irakurri baitzuten pregoia. Larunbateko ekitaldi nagusiak, ganadu feria, folklore jaialdia, gastronomia lehiaketa eta txistularien alardea izan ziren. Atzo, Euskal Jaia ospatu zuten. MDY kuadrillak irabazi zuen karroza onenari saria. Epamahaikoek aurtengo karrozen maila oso altua izan dela esan zuten. Jaiak gaur bukatuko dira. Eguerdian kuadrillek bazkaria egin dute eta ondoren jolasak egon dira. Kantu afariarekin bukatuko dira festak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide