Zinemaldira begira hasiko da zine denboraldi berria, Zumarragan
Udako etenaldiaren ondoren, Zumarragako Zelai Arizti aretoak zineari ateak irekiko dizkio berriro datorren asteburuan. Udazkeneko karteldegia prest dute dagoeneko zinearen kudeatzaileek. Edonola ere, ostiralean denboraldiari ekin aurretik, Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldia Zumarragako zine aretora iritsiko da ostegunean. Izan ere, zinemaldiaren lankidetzari esker, Marsella filma emango dute Zelai Ariztin. Lankidetza horren baitan, pelikularen zuzendari Belen Maciasek berak aurkeztuko du filma. Emanaldia ostegunean 20:00etan izango da. Doan da, baina gonbidapenak eskatu behar dira. Gonbidapenak etzi lortu ahal izango dira Zelai Ariztiko leihatilan, eta ostegunean filma hasi baino ordutebe lehenago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide