Leire Gilek irabazi du ospitaleko argazki lehiaketa
Zumarragako Ospitaleko Mugikortasun Astearen baitan argazki lehiaketa egin dute. Lehiaketa Leire Gilek irabazi du Formenteran (Herrialde Katalanak) ateratako argazki batekin. Teresa Garmendia Goierriko ESIko zuzendari kudeatzaileak eman dio saria. Sari banaketarekin amaiera eman diete Mugikortasun Astearen barruan egindako ekintzei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide