Larunbatean Erreka Eguna egingo dute
Errekaren Lagunak taldeak Erreka Eguna antolatu du larunbat honetarako. 10:00etan elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Parte hartu nahi dutenek izen-abizenak eta NAN zenbakia bidali behar dituzte errekarenlagunak@gmail.com helbidera. Parte hartzaileek errekan ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak eraman behar dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide