Txistu eta eskusoinu kontzertua dago Antion
Antioko Musikaldiaren barruan azken kontzertua egingo dute etzi Zumarragako ermitan. Garikoitz Mendizabal txistularia eta Aitor Furundarena soinu joleak eskainiko duten emanaldian eurek moldatutako lanez gain, Ansorenarenak edo Piazzolarenak joko dituzte, besteak beste. Kontzertua 19:30ean izango da eta autobusak 19:00etatik aurrera igoko ditu zaleak Elizkaletik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide