Zumarragako Udalak eta Sasieta Mankomunitateak edukiontzi marroiaren erabilpenean egingo duten aldaketa bat aurkeztu dute. Datorren astelehenetik aurrera, giltza bidezko sarrailak txartel bidezkoengatik aldatuko dira. Horrenbestez, gai organikoak birziklatzeko poltsak hartzeko txartelarekin ireki ahalko dira edukiontziak. Txartelak erabilita Sasietakoek edukiontzien erabilpena neurtu ahal izango dute. Familiez gain, elikadura dendak, jatetxeak eta elkarteak gai organikoak birziklatzea animatu dituzte.
Zumarragako birziklatze datuak ikusteko bisitatu
Sasietaren webgunea.
Xehetasun guztiak asteartean Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide