Uggasak Frantzian azpikontratazioak lortzeko dauden aukerei buruzko jardunaldia antolatu du
Uggasa garapen agentziak bertako enpresek Frantzian azpikontratazioak lortzeko dituzten aukerei buruzko jardunaldia antolatu du datorren ostegunerako. Ekitaldia Sortzen enprea inkubategian izango da, 15:00etatik aurrera. Gipuzkoako Bazkundeko Azpikontratazio arduradunak merkatu frantsesaren eskaerari buruz hitz egingo du eta Frantziako Midest azpikontratazio azokan parte hartzearen garrantziaren berri emango du. Ondoren, parte hartzaileen zalantzak argituko ditu. Izena emateko, Uggasara deitu behar da: 943 72 58 29.
Midest Europako merkatuari bideratuta dagoen azpikontratazio azoka garrantzitsuena da eta lagungarria izan daiteke enpresak Frantzian sartzeko edota finkatzeko. Aurtengo edizioa azaroaren 4tik 7ra egingo dute. Iazko edizioan 38 herrialdetako 1.702 enpresek parte hartu uzten eta 85 herrialdetako 42.000 bisitari hurbildu ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide