EH Bilduk emandako langabetu datua zuzendu du
EH Bildu koalizioak, aurreko ostegunean egindako agerraldian, ArcelorMittaleko Zumarragako lantegiaren balizko itxieraren gaineko iritzia eman zuen, baita Goierri garaiko industria sarearen gaineko gogoeta egin ere. Gogoeta horren harira Goierri garaiko langabezia datuak eman zituzten; datu horiek okerrak direla-eta zuzendu egin dituzte EH Bilduko kideek. 2011ko ekainetik pasa den abuztura arte 1.003 langabetu berri zegoela adierazi bazuten ere, langabetu kopurua 103 da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide