Nagore Amenabarro amezketarrak pintura erakusketa irekiko du ostiralean Juan de Lizarazun
Nagore Amenabarrok Irla batean bizi nahi dut pintura erakusketa irekiko du ostiralean, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bere lanak urriaren 19a arte egongo dira Urretxun. Erakusketa aretoaren ateak asteartetik igandera irekitzen dituzte, 17:30etik 20:30era. Amenabarro amezketarra da eta bere lanak Korea, Uzbekistan, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Turkia eta Txipren erakutsi ditu, besteak beste. Baionako arte eskolan lan egiten du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide