Josetxo Mujikak Hawaiko Ironmanerako txartela lortu du
Mallorkako Alcudia herriko (Herrialde Katalanak) Ironmanean denboraldiari amaiera eman diote Urola Triatloi taldeko bi kirolarik. Juan Carlos Ruedak eta Josetxo Mujikak parte hartu dute. Mujikak Hawaiko Ironmanerako txartela lortu du, iaz ere parte hartu zuen, izan ere bere kategorian lehenengo egin zuen Mujikak. Ruedari uretako proba zaildu zioten marmokek eta txirrinduan ere zailtasunak izan zituen, hala ere, proba bukatzea lortu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide