Etxeberria eta Permach Kutxabanki buruz arituko dira bihar Zelai Ariztin
Badugu alterntiba: Kutxabank publiko eta soziala hitzaldia egingo dute bihar Jone Etxeberria eta Joseba Permach Kutxako batzarreko kideek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan, 19:00etan. EH Bilduk antolatutako hitzaldian bi batzarkideek Kutxabanken inguruan azken hilabeteotan jazotako gertakariak azalduko dituzte, eta, bide batez, Kutxa nahiz Kutxabanken izaera publiko eta soziala bermatzeko koalizio abertzaleak landu duen proposamena azalduko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide