Urretxuko Udalak zortzi lagun kontratatuko ditu Mineralogia eta Paleontologia Asterako
Zortzi lagun hauek haurren tailerretan lan egingo dute, begirale gisa. 18 urte beteak eduki behar dituzte, DBHn graduatuak egon behar dira, langabezian egon behar dira eta euskaran B2 maila egiaztatu behar dute. Aisialdiko begirale titulua eta haur ekintzetan eskarmentua edukitzea, Urretxun erroldatuta egotea eta aurreko urteetan programa honetan parte hartu ez izana baloratuko dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an lan egingo dute, goizez eta arratsaldez. Gainera, hilaren 24an, arratsaldean, ikastaro bat egongo da. Aukeratutakoek derrigorrez egin behar dute ikastaroa. Izena emateko udaletxera jo behar da, hilaren 15a baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide