Kalebarrengo aparkalekua kontzertu gune bilakatuko dute Mutamu kolektiboko kideek larunbatean. Txosna jarriko dute bertan, eta 18:00etatik gaueko ordu txikietara arte hainbat talderen kontzertuekin gozatu ahal izango da etenik gabe kasik; eten bakarra afaltzeko egingo dute. Kalebarrengo karpa azpian joko duten sei taldeetako hiru Urretxuko eta Zumarragako musikariek osatutakoak dira; litekeena da bertako laugarren talde batek ere parte hartzea. Besteak gertuko taldeak dira, Beasaingo bat eta Zarauzko beste bat, hain justu.
GHe!! Zurre Fest!
Egitaraua
- 18:00. Adiktos al kaos (Urretxu-Zumarraga). Dar Rider (Urretxu-Zumarraga). Libe talde gasteiztarraren ordez zehaztu gabeko bertako talde batek joko du.
- 23:00. Devon (Beasain), The Brutal (Zarautz) eta Godsuck (Urretxu-Zumarraga).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide