Urretxuko Iparragirre kalekoek bazkaria egin behar dute larunbatean, eta jada 200 lagunek baino gehiagok eman du izena.
Bertakoek euren kalean metro koadroko inon baino txistulari gehiago daudela esaten dute eta, hala, txistularien kalejirarekin hasiko da festa. 12:30ean hildako auzokideen aldeko meza egongo da parrokian. Ondoren, txistu-poteoa egingo dute. Bazkaria 14:30ean izango da. Eguraldi onarekin, Iparragirre plazan egingo dute, eta txarrarekin, berriz, kaleko arkupeetan. Bazkalostean, musika egongo da.
Antolatzaileek zapi bat emango diete parte hartzaileei, ekitaldia koloretsua izatea nahi baitute. Gainera, oroigarri bat jasoko dute. Bestalde, iparraguirrekalea@yahoo.com helbidean kaleko argazki zaharrak biltzen ari dira. Ondoren, webgune batean jarriko dituzte.
Egitasmo honek harrera bikaina izan du. Ez da harritzekoa, Iparragirre kalea (lehen Beheko Kale) Urretxuko kalerik urretxuarrenetako bat baita: Udaletxea eta parrokia bertan daude eta Joxe Mari Iparragirre bertan jaio zen. Gainera, Jauregi kalearekin batera (lehen Goiko Kale), herriko kale zaharrena da.
Bazkaria auzokide talde batek antolatu du eta oso gustura daude jasotako erantzunarekin: «Ikusmin handia piztu du, batez ere adineko jendearen artean. Gaur egun Urretxutik kanpo bizi den jendea ere etorri behar da. Jendearen artean ilusioa piztu duela ikusteak asko pozten gaitu», aipatu du Javier Aguadok.
Dena ondo lotuta dutela dio. «Eguraldi txarra egiten badu, Gazte Bideanetik optikara jarriko ditugu mahaiak eta arkupeak toldoekin estaliko ditugu jendeak hotzik pasa ez dezan. Udaletxeko sarrera ere eskatu dugu, badaezpada ere. Bazkaria pilotalekuan egin genezakeen, baina Iparragirre kalean bertan egin nahi dugu. Gainera, garai batean dena kalean egiten genuen».
Kale garrantzitsua
Kale hau Urretxuko garrantzitsuena zela dio. «Iparragirre kaletik harago ez zegoen ezer. Baratzak besterik ez. Gainera, kostaldera zihoazen auto guztiak hemendik pasatzen zirenez, denda gehienak hemen zeuden. Iparragirre kalea eta aldapa ziren Urretxuko erdigunea».
Aguadok Boni, Txistu eta Alcanadre tabernak, Iparragirre elkartea, upeltegia, plazan jartzen zuten zezen plaza, Boniren janari-denda, bidegurutzean jartzen ziren arrain-saltzaileak, prozesioak… gogoratu ditu.
Baita Elizalden Jauregi kalekoekin egiten zituzten borrokak ere. «Iparragirre eta Jauregi Urretxuko kale zaharrenak dira. Jauregikoak duela hamarkada batzuk elkartu ziren eta orain guri tokatzen zaigu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.