Udazkeneko pintxo lehiaketa, azaro erdian
Azaroaren 14an eta 15ean egingo dute Zumarragako IX. Pintxo Lehiaketa, udazkenari dagokiona. Buzkantzei zein odolkiei estuki lotuta dagoen lehiaketa da, osagai hori derrigor erabili beharko dutelako pintxoetan. Zumarragako edozein ostalarik parte hartu dezake, eta izena urriaren 27tik azaroaren 4ra bitartean eman ahal izango dute Zelai Arizti kultur etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide