Z-Z Urolako Trena Bizikletaz egingo dute igandean
Igandean Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxaren 10. edizioa egingo dute. Kirol ekitaldi hau Goierri kirol elkartearen mendiko bizikleta taldeak antolatzen du, herritarren artean bizikleta zaletasuna indartzeko.
Urtero bezala, hiru ibilbide prestatu dituzte: Lasaora (58 kilometro), Azkoitiara (28 kilometro) eta Aizpurutxora (14 kilometro). Lehenengoak 09:00etan irtengo dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta gainontzeko guztiak 10:00etan.
Parte hartu nahi dutenek, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eman behar dute izena. Irteera egunean ere eman ahal izango da izena: 08:30etik 09:30era, Areizaga-kalebarren plazan bertan.
Familiak bizikletan
Goierri kirol elkartearen egitasmo honen helburua herritarren artean bizikleta zaletasuna bultzatzea da. 2005ean antolatu zuten lehen aldiz eta arrakasta izan dutela esan daiteke. Izan ere, urtero ehunka urretxuarrek eta zumarragarrek parte hartzen dute irteera honetan, eta baita familia askok ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide