Zineklub saioaren baitan, bihar, 22:15ean Aintxiñe Biain zumarragarrak sortutako
Qalbi dokumentala emango dute Zelai Arizti aretoan,
Omar filmaren aurretik. Biainek 2009an Zisjordanian bizi izandakoa kontatuta utzi zuen
Qalbi lanean –nire bihotza, arabieraz–. Ondoren, Palestinari buruzko beste kontakizun bat biltzen duen
Omar filma emango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide