Eitzaga-berri izena jarri diote Eitzagako kale berriari
Urrian Eitzagako etxebizitza berrien giltzak emango dituzte, 17 etxebizitza ditu Zumarragako auzoan altxatu duten bloke berriak. Aurretik, kale berriari jarriko dioten izena adostu dute osoko bilkuran; Eitzaga-berri izena jarriko diote. Eraitsi duten eraikinean bizi ziren bizilagunak eraikin berrian birkokatuko dituzte, eta 17 etxebizitza horietatik bost babes ofizialeko pisuak dira. Lehenengo eraikin hau proiektu zabalagoaren aurreneko urratsa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide