Zumarragako Antonino Oraa kaleko Gazte Txokoan 6 eta 12 urteko haurrak hartzen dituzte astegunero. Umeekin zuzenean egiten duten lanaz gain, haurren inguruarekin hartu emana izatearen garrantziaren jakitun dira. Hori dela eta, eskolekin nahiz bestelako eragilerekin ekintzak egiten dituzte, baita gurasoekin ere. Gaur, 15:00etatik aurrera, bi hilean behin gurasoekin egiten duten foroari segida emango diote; oraingoan, etxeko lanak izango dituzte hizpide. Foroak ordu eta erdi iraungo du.
Gazte Txokoan haurrekin etxeko lanak, jolasak, eskulanak eta beste hainbat jarduera egiten dituzte. Gurasoekin egingo duten foroaz gain, urrian Gazte Txokoaren ateak zeharkatu, eta jolasak egingo dituzte Trintxeran (urriak 24). Halloween Festa egiteko asmoa ere badaukate (urriak 31). Trintxeran egingo dituzten jolasak Zumarraga jolasean proiektuaren baitan daude, iaz martxan jarri zutena. Helburuak jolas gune guztiak ezagutzea, eta Gazte Txokoa ezagutzera ematea dira.
Halloween Festan Gazte Txokoko bi taldeak elkartuko dituzte, 6-9 adin tartekoak eta 10-12 tartekoak. Gazte Txokoko hezitzaileek esan dutenez, «hileko ekintza guztiak haurrekin batera prestatzen ditugu eta egitarauaren berri ematen dugu auzoko parkeetan eta gizarte zerbitzuetan».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.