Haurrentzako antzerkia Labeaga aretoan
Urretxu eta Zumarragako udalek, ohiko DVD emanaldiez gain, antzerki saioak antolatu dituzte haurrentzako. Lehena igande honetan izango da, 17:00etan, Labeaga aretoan. En la lona taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lana eskainiko du. Antzezlan hau adopzioaren ingurukoa da. Lau urtetik gorako haurrentzat pentsatua dago. Sarrerak 16:00etan jarriko dituzte salgai, 5 euroan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide