Erresonantzia magnetikoak egiteko gailuaren instalazioari ekin diote
Zumarragako Ospitalean ari dira erresonantzia magnetikoak egiteko unitate iraunkorra ipintzeko lanetan. Urriaren 6an hasi ziren eta bi hilabete eta erdiko epean lanak amaitu nahi dituzte. Aurrekontuan 800.000 eurokoa da. Orain arte, unitate mugikor bat egon da ospitaleko kanpo-kontsulten alboan; zerbitzu hau Arrasateko Ospitalearekin txandakatu du Zumarragakoak, kamioiak astebete Debagoienan eta beste astebete Goierrin egiten zuelako. Abenduan unitatea prest egotea nahi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide