Turismo eragileak sare sozialei buruzko tailerrean
Uggasa garapen agentziaren turismo sailak antolatuta, Goierri garaiko turismo eragileei zuzendutako Sare Sozialak II formakuntza saioa egingo dute ostiralean, urriak 24, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Saioa 09:30ean hasiko da eta 11:30ean amaituko da. Ikastaroa doakoa da eta izena-ematea zabalik dago. Horretarako 943 72 52 16 telefonora deitu behar da edo turismoa@urolagaraia.com postara idatzi. Sare sozial nagusien erabilera landuko dute, baita webgune bat sortzeko baliabideak zeintzuk diren ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide