Ostiraletik aurrera Masacciren txotxongiloak ikusgai egongo dira Zelai Ariztin
Laugarren aldia da Corrado Masacci txotxongilo egileak (Ravenna, Italia, 1959) geldialdia egiten duela Zumarragan. Etzi erakusketa inauguratuko du Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Igelak erakutsiko ditu oraingoan, gisa guztietako igel bilduma egin du. Erakusketa harago doa baina, eta Urretxuko zein Zumarragako eskoletako haurrei txotxongiloei buruzko tailer didaktikoak eskainiko dizkie datorren astean hasita. Erakusketa ikusgai egongo da azaroaren 9ra arte.
Bihar Goierriko Hitzan Masacciri elkarrizketa
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide