Kutxa banku fundazio izendatu eta biharamunean, Zumarragako bulego baten aurrean protesta ekitaldia egin dute gaur eguerdian hainbat lagunek. Erabakiaren ondorengo lehenengo erreakzioa izan da Goierrin. Kutxabankek “publikoa eta soziala” izan behar duela aldarrikatu dute, eta Kutxaren administrazio kontseiluak atzo hartutako erabakia gaitzetsi dute.
Kutxak Iparragirre kalean duen egoitza nagusiaren aurrean bildu dira protestariak, Kutxaren pribatizazioari ez, alternatibak daude idatzita zuen pankartarekin. Bankari diru goseen parodia bat antzeztu dute hiru lagunek, eta airera 500 euroko billeteen erreplikak bota dituzte, Kutxabanken logotipoarekin. Horman, Saldua zioen bi kartel ere itsatsi dituzte.
Protestan bildu direnek Kutxabankentzat “control publikoa eta soziala” eskatu dute, “euskal jendartearen zerbitzura lan egin dezan, ez bere bazkide kapitalistei kontuak eman eta mozkinak banatzeko”. Kutxen agintaritza batzordeak desegin izana salatu dute, eta “denon artean sortutako aberastasuna 15 lagunek osatutako patronatuaren esku” geratu dela deitoratu dute. “Lapurreta” horren “bultzatzaileak” EAJ, PP eta PSE direla gaineratu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.