Serrano PSE-EEko alkategaia izango da 2015eko udal hauteskundeetan, Zumarragan
PSE-EE alderdiak Mikel Serrano Zumarragako alkategai gisa aurkeztuko du datorren ostiralean, Zumarragako alderdiaren egoitzan, Bidezar kalean. Aurkezpenean Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia eta Fernando Fariñas Zumarragako idazkari nagusia egongo dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide