Urretxu eta Zumarragako giza proba taldeak astoaren aurkako apustua galdu du
Apustua larunbatean jokatu zuten Azkoitiako probalekuan. Astoak 116 plaza egin zituen eta giza proba taldeak 105. 6.000 euro zeuden jokoan. Mikel Elgarresta Urretxu eta Zumarragako giza proba taldeko prestatzaileak ez zutela halakorik espero onartu du. “Guk lan ona egin genuen, 100 plazaren bueltan ibiltzea marka ona baita. Baina astoak sekulako lana egin zuen. Ez genuen uste 100era helduko zenik”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide