Joseba Gabilondo urretxuarrak Euskadi saiakera saria irabazi du
Joseba Gabilondo urretxuarrak Euskadi saiakera saria lortu du, New York-Martutene lanagatik. Bertan, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria aztertzen du eta azterketa horretatik abiatuta oraingo Euskal Herria behatzeko klabeak ematen ditu.
Gabilondo idazle, irakasle eta literatura kritikaria da. Egun, Michigan estatuko (AEB) unibertsitatean irakaslea da. Besteak beste, honako lan hauek idatzi ditu: Kaliforniatik bihotzez (1992), Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (2006) eta Apokalipsia guztoi erakutsia (2009). Iturria: Berria egunkaria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide