Zumarragako udal gobernuak ordenantza fiskalak izoztuko ditu 2015ean
PSE-EEren udal gobernuak proposatutako ordenantza fiskalak onartu dituzte osoko bilkuran. Datorren urtean udal tasak izoztuko dituztela, eta tasa nahiz zerga gehienetan ez dutela aldaketarik egingo azaldu du Mikel Serrano alkateak. «Hiru urtez inbertsioei eusteko igoera bat ezarri dugu, eta aurten zumarragarrek egindako esfortzua saritu nahi dugu tasak izoztuz», esan du. Horrez gain, bi hobari ezarriko ditu udal gobernuak. Lanen gaineko tasari dagokiona 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Beste hobaria hondakinei lotuta dago; hain zuzen, gai organikoak bereizteagatik %20ko hobaria izango dute zumarragarrek. Sozialisten botoez gain, 2015ean indarrean egongo diren udal tasei onespena eman diete EAJk eta PPk. Bilduko zinegotziek kontra bozkatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide