Urretxuko Udalak zergak eta tasak izoztu ditu
Urretxuko Udalak ere, gainontzeko herri gehienek bezala, zergak eta tasak izoztu ditu. Azken urtebetean kontsumo prezioen indizeak (KPI) behera egin du eta toki gehienetan zergak eta tasak bere horretan mantentzea erabaki dute. Urretxun, igoko den tasa bakarra zaborrena izango da: %8 igoko da, Sasietak hala eskatuta. 2015eko ordenantza fiskalak gaurko osoko bilkuran onartu dira, Bildu, EAJ eta Hamaikabaten aldeko botoekin. PSE-EEk aurka bozkatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide